Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/16 08:00:58.883 GMT+2

Udal giltza?

Goienkaria 2010.07.16

Asteon hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa. Garzonek asmatu zuenean ‘guztia de ETA’ izeneko delitu kolektiboa atea ireki zuen hainbat makrosumario lotsagarri abaiarazteko: 18/98, Egunkaria, Udalbiltza... Urteak eta aurre-zigorrak pasa ondoren, erabakitzeko ordua iristen ari zaie auzi horiei.

Udalbiltza egitasmoaren helburua politikoa zen: udal oinarriko egitura sortzea Euskal Herri osorako. Egitasmoa ETArekin lotzeko Garzonen delitu-txiklea erabili zuten, baina frogen ordua iritsi denean ez dago frogarik. Horixe adierazi dugu 33 hiritarrek Udalbiltzaren aldeko agirian, eta horren alde bildu ginen astelehenean multzo bikaina Donostiako agerraldian. Denon ardura baita ez ditzaten Udalbiltzako auzipetuak giltzapean sartu.

Nork: mikel.2010/07/16 08:00:58.883 GMT+2
Etiketak: udalbiltza garzon | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak