Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/24 08:38:40.750 GMT+2

Udagoien polita

Goiena, 2011.06.24

Udal berrien osaketak ez du aparteko katramilarik sortu eta, oro har, argazki instituzionala bat dator hauteskundeen emaitzarekin. Sanoa da hori.

Oraintxe Aldundiak daude labean eta hemen ere zentzuzko emaitzak espero daitezke. Araban Ezker Batuak hautatuko du PP edo EAJ, eta Nafarroan PSNk hobetsi du morroi izatea buruzagi baino. Beretzat izango du kaltea.

EAEn gerta daiteke Aldundi bakoitza hiru alderdi ezberdinek gobernatzea eta Jaurlaritza laugarren batek. Honenbestez, lau erakundeak elkartzean nolabait martxan legoke alderdien mahai famatua.

Urrats hauek ondo gauzatuta, ezker abertzalean politikak beteko du lan-esparru osoa, politika instituzionala ardatz duela. Gero eta nabarmenago dira borroka armatua eta kale borroka iraganeko kontuak. Are gehiago Arnaldo balego libre Sortu legeztatuaren gidari.

Udako oporren bueltan espero dut han-hemenka maiz ikusiko ditugula normalizaziorako urratsak, elkarbizitzarako keinuak eta aurrerapauso esanguratsuak. Ez da dena jai izango eta agertuko dira trabak edo probokazioak. Baina heldutasuna somatzen dut, baikortasun heldua. Udaberri itxurarekin aurreikusten dut udagoiena.

Nork: mikel.2011/06/24 08:38:40.750 GMT+2
Etiketak: udalak normalizazioa aldundiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...zaizkigu eguzkiak bigundutako kaskezurrean, eta lagunarte gozoek anestesiatuko digute adimena gutxiago sufri dezagun. Tarteka gogora dezagun udagoienak ekar ditzakeela kontu pozgarriak euskal gizartearen bilakaeraz. Eta irailerako ap...

Erreferentzia: Opor giroa - Piperrautsa 2011/07/19 20:23:04.648 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak