Topikoa da, urtero erabiltzen da arrazoiak egon ala ez, eta hori guztia. Baina aurten lanerako itzulera giroan entzun eta entzun ari naiz pil-pilaren soinua: 27rako espero den adierazpena eta bere ondorio guztiak, Madrilgo aurrekontuen negoziaketa eta han-hemenkako xake partidak, krisiaren bilakaera eta hiritarron egunerokoa…
Horrelakoetan ondo dator atzera begiratzea. Oso erraz uste izaten dugu mendeko bero handi, euri bortitz ala gertakari nabarmenena bizitzen ari garela, harik eta norbaitek hiru urte lehenagoko datua ateratzen digun arte. Hartu lasai eta kabitu: udagoien hau ere beroa izango da, eta ni pozik espero dugun hori gertatzen bada. Baina gero negua etorriko da, eta hotza eta elurra. Hau da, ohiko gurpila. Animo!
Idatzi artikulu bat