Armeniako magoak mezua bidali zion Kukaiko euskal dantzariari:
“Aurten ere banoak Musikairera! Elorrion ikusiko diagu elkar?”
Eta euskaldunak etiopiar kantariari:
“Astakte! Malikian bazatorrek uztailean Elorriora. Animatzen?”
Etiopiarrak ordea kezkati:
“Baina Europan ez zaudete ba krisi larrian?”
Eta Maiak alai:
“Hala duk, bai, baina Arriolakoak manejatu dituk aurten ere eta jaia prest zagok. Hator!”
Kontua da aurtengo uztailaren atarian beste behin eraiki dela ohiko kultur-sarea eta sare horretan pozarren trabatu direla musikariak, dantzariak, antzesleak, babesleak, laguntzaileak eta antolatzaileak. Sekulako tropa!
Eta, aurten ere, antolatzaileek enkargatu dituzte zeru garbiak, ilargi beteak, haize epelak eta gaugiro sorginak. Kulturaren inguruan bildu gaitezen aire irekian, udaberri usaina duen uda honetan.
Krisiak krisi, badator indartsu Musikaire, udako jaialdia Elorrion. Zatoz zu ere eta gozatu! Sarrera ordainduta daukazu.
Idatzi artikulu bat