Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/06 18:34:28.412 GMT+2

Ttakun ttakun

Zine zalea naizen arren, ez diot segizio apartekorik egiten Donostiako Zinemaldiari. Aurten, ordea, Garazi ilobak parte hartzen zuela film batean eta ikustera joan ginen senitartean. Nomadak Tx du izena eta erabat hunkigarri egin zitzaidan.

Oreka Tx taldeko txalapartariek bost bidaia egin dituzte munduko ertzetara; tartean Sahara, eta han izan zuten Garazi gidari. Txalapartaren ttakuna eraman dute eta hango soinuak ekarri, musika primitiboetan zubi nabarmenak aurkituz. Horren kontaketa, filmean, polita da.

Baina hunkitu ninduena izan zen amaierako apoteosia. Artze/Laboaren kantu esanguratsua oinarri, ikus daiteke herrien arteko elkartasunaz inoiz egin den irudikatze argiena, nire akorduan. Sekulakoa da, ez gelditu ikusteke.

Nork: mikel.2006/10/06 18:34:28.412 GMT+2
Etiketak: euskalherrietakoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak