Europar Batasuna sei estatuk sortu zuten, eta 80. hamarkadan bazituen hamabi kide, tartean espainiar estatua. Ordukoa da Euskadi 13. kidea izango zenaren iragarpena, superstizioaren aurrean bulartsu ageri zen herriarena. Bi autonomien ondoren, estatua lortu eta Europan sartu. Harrapazak!
Ordutik honako hogei urte inguruan, Europan hamasei estatu berri sortu dira eta Batasuna iritsi da hogeita zazpi kideetara. Eta Euskadi –edo dena delakoa- ez dago tartean. Horrenbeste tren galdu arren, gure politikari independentistek jarraitzen dute ‘hurrena gu, hurrena gu!’ iragartzen, loteria kontu sinple bat bailitzan. Hau da, Europak eta munduak balizko euskal estatua onar dezaten, aurrez etxeko-lan mordoa egin beharrik ez balego bezala.
Idatzi artikulu bat