Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/12/14 22:55:57.489 GMT+1

Trena eta tranbia

Joan den astean jakin dugu Jaurlaritzak onartu egin dituela Bergarako udalak egindako alegazioak ibarreko tranbiari. Orain berriro jendaurrean jarriko dira, trazatua behin betiko onartu aurretik.

Ez da denbora asko beste horrenbeste jakin zela Aretxabaletari buruz. Han ere, Durana kalean aldaketak proposatu eta onartuak izan ziren. Luzatu egiten da prozesua horrela, baina herritarren adostasuna eta atxikimendua handitzearen truke. Ondo dago hori.

Konparatu orain AHTrekin. Non egon da ikusgai proiektua? Nork egin ahal izan ditu alegazioak? Ze aldaketa onartu zaie udal edo herritarrei? Nahikoa da AHTk duen adostasuna eta atxikimendua halako lan erraldoiari ekiteko? Zergatik hainbeste presa hain gai eztabaidagarrian?

Nork: mikel.2006/12/14 22:55:57.489 GMT+1
Etiketak: debagoiena | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Presa diozu? Dozenaka urte darama eta egitasmo hau mahai gainean.

Bakarrik falta genuen, orain egin daitekeenean, ohituta gauden eta Euskal Herrian tipikoak diren inora eraman eta jendea aspertzen duten eztabaida antzuetan sartzea.

Eta bide batez, informatu nahi izan duenak jakin izan du non bilatu argibide horiek.

Nork: Oskar.2007/01/02 11:42:57.885 GMT+1

Debagoienean trenak bete-betean harrapatuko dituen udaletan, alkate eta zinegotziek ez dakite nondik nora pasatuko zaien.

Duela pare bat hilabete -ez dozenaka urte- jarri zen sarean web bat trazaduarekin, eta Elorrio adibidez ez da ageri.

Asmoa aspaldikoa da, baina egitasmoa berria eta ez da ezagutzera eman. Galdetu edonori ea zenbat geltoki dituen AHTk.

Eztabaida antzu asko izaten dugu, baina horregatik ez dira garrantzizkoak saihestu behar.


Nork: mikel.2007/01/03 19:01:25.962 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak