Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/06 08:21:38.351 GMT+2

Tranbiaren zain

Goienkaria, 2008.06.06

Azken GOIENKARIAk zekarren azpiegituren publi-gehigarrian, arretaz erreparatu nion tranbiaren gaiari, ea publizitateaz gain informazio zerbait ba ote zetorren. Eta aurkitu nuen aspaldiko leloa Garraio Sailburuaren ahoan: 'Hobe da ondo adostutako proiektua, horrek eraikitzea atzeratuko duen arren'.

Izango dira 10 urte tranbiaren egitasmoa abiatu zela, eta badatoz 4 lehenengo proiektua jendaurrean erakutsi zenetik. Eta, gezurra badirudi ere, oraindik alegazioak jasotzen ari dira! Horren atzean daude gure udalen egoera politiko bihurria eta beste hainbat arazo. Baina, atzerapenaren ondorioak larriak dira: ibarra kohesionatu gabe autopistak jarriko digu mundua eskura. Gasteiz edo Donostia OƱati baino eskurago. Txarto gabiltz.

Nork: mikel.2008/06/06 08:21:38.351 GMT+2
Etiketak: garraioa debagoiena tranbia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak