Egoera bihurria utzi dute hauteskundeek. Seguruenik, ezin zen bestela gerta. Espainian haserretu berri dira krisia bereziki jasan duten hainbat gizatalde, baina gurean haserretu zahar asko dago espainiar demokraziaren krisiak denboran zehar kolpatutako sektore ugaritan. Haserre horrek eta normalizazio politikoaren esperantzak eman diote Bilduri sekulako arrakasta eta beste guztiei buruhauste galanta.
Orain tentazioei eusteko garaia dute batzuk eta besteek. Bilbuk berak garaipen handia izan du, baina beste guztiak gehiago dira, baita Gipuzkoan ere. Esan daiteke gipuzkoarrek aldaketa batzuk nahi dituztela, baina ez oraingoaren kontrakoa. Bildu indar nagusia da, baina ezin du beste guztien kontra jardun.
Besteek ere eutsi egin behar diote Bilduren kontra antolatzeko tentazioari. Egia da denak batuta gehiengoa direla eta, beraz, mantendu dezaketela orain arteko estatusa. Baina abisua ez da makala izan, hain zuzen egungo estatusa aldatzearen alde. Bildu baztertzeko bigarren ahalegin batek ordain latza izan lezake bi urte barruko hauteskundeetan.
Hobe dute, batzuk eta besteek, lana banatu eta esparru komunak lantzen hastea.
Idatzi artikulu bat