Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/20 08:22:10.640 GMT+1

Suizidioa

Goienkaria, 2009.11.20

Eliza katolikoan bataiatua nago eta bi komunioak (txikia eta handia) egina. Baina nerabezaroan aurrera joan ahala fedean atzera etorri nintzen eta, oro har, oso bizimodu laikoa daramat. Zorionez, hamarkada luzetan bake dezente eman digu gurean ia bakarra den elizak bere esparrutik kanpoko hiritarroi.

Baina bakea apurtu zen Espainia aldean duela urte batzuk eta eraso betean dihardute geroztik hango apezpikuek, Rouco harritsuaren agindupean. Eta hurbilekoak –opus, kiko eta enparauak- gotortzen diren neurri berean urruntzenago ari gara beste guztiak. Elizkizunak eta apaiztegiak hutsik, haien eragina manifestaziotara mugatuta, negozioa hilzorian eta Munilla jarriko omen dute Donostian gotzain. Hori ez bada buruaz beste egitea…

Nork: mikel.2009/11/20 08:22:10.640 GMT+1
Etiketak: eliza katolikoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak