Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/25 20:17:33.894 GMT+1

Seiko urrea

Goienkaria, 2009.10.23

Bat. Rubalcaba libre sentitzen da Strasbourgeko epaiaren ondoren nahi duena egin eta esateko, hitzak neurtzen ibili beharrik gabe.

Bi. Estatuari ez zaio komeni ezker abertzalearen bilakaera politikoa, nahiago du jarduera armatuak iraun dezan aitzaki.

Hiru. Madrilen larritu egiten dira euskaldun milaka batzuk –asko eta kolore ezberdinekoak- ados jartzen direnean.

Lau. Harrigarria da EAJren malgutasuna, aldi berean egoteko manifan eta aurrekontuak adosten diren mahaian, alderdiaren barrena sendo dagoen seinale.

Bost. Ez nuke nik txapligurik botako Lizarra berpiztuko den esperantzan, ez dut horretarako oinarririk ikusten.

Sei. Itxura lazgarria du justizia anderearen jantzi zuriak epaile belzdunek behin eta berriro bortxatu ondoren.

Nork: mikel.2009/10/25 20:17:33.894 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak