Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/27 08:26:49.192 GMT+2

Salatari?

Gipuzkoako Ogasunak telefono bat jarriko omen du herritarron esku, inguruan ezagutzen ditugun iruzur fiskalak sala ditzagun, baita modu anonimoan ere. Aitortu behar dut behin baino gehiagotan izan dudala salaketa anonimorako tentazioa, oso argi baitaukat iruzurgileak ordaintzen ez duena besteon gainera datorrela azkenean.

Hala ere, Ogasunak baditu iruzurrak detektatzeko makina bat tresna eta ez nago seguru ea behar bezain zorrotz erabiltzen ote dituen. Seguruenik, datu base batzuk modu egokian gurutzatuta aisa aterako lituzke ikerketarako guneak. Horrez gain, eman diezagutela zerga ordaintzaileoi aitorpenean onuraren bat, eta pozik lagunduko dugu inguruan ditugun  itzalak argitzen. Telefonoa jartzea baina gehixeago da hori, ordea.

Nork: mikel.2009/06/27 08:26:49.192 GMT+2
Etiketak: gfa ogasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak