Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/16 08:49:56.162 GMT+1

Ruben

Ondo gogoratzen dut izen biblikodun pilotari gaztea famatu zenekoa. Eugi zen bestea, gaztea eta joko handikoa. Belokiri indarra azpimarratzen zitzaion nagusiki; baita bi esku on eta hanka arinak.

Irabazi zituen txapel batzuk, egin zen gizon frontoian, eta berehala hartu behar izan zituen ondorengo gazteak, trumilka zetorren koadrila: Abel, Aimar, Xala, Irujo… Hainbeste pilotari eta hain onak! Eta oso jarraian, betirako zirudiena berehala gelditzen baizen atzean.

Rubenek, ordea, eutsi egin dio gazteen tiradizoari. Eta txapelketa honetan jokatzen ari da maisu bikainaren pare. Erabat gustagarri zaizkit pilotan dituen heldutasuna, patxada, inteligentzia. Baita gizatasuna, kontrola, tenplea. Eta kolpea, postura, efizientzia…

Nork: mikel.2007/03/16 08:49:56.162 GMT+1
Etiketak: pedolibrean | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak