Hizkuntza politikarako sailburuorde izendatu berri, jarrera oso interesgarriak azaldu ditu Ramon Etxezarretak. Areago, asteon Blanca Urgell bere sailburuarekin Iparraldean izan dira, Euskararen Erakundearekin laguntza hitzarmena sinatzen. Eta gaineratu dute euskararen mapa hartzen dutela lan-esparru, muga administratiboez gaindi.
Oraindik ezin bazaie ekintzarik eskatu, keinuetan bezala adierazpenetan ondo hasi dira Ramon eta bere nagusia. Egia da euskarak aukera ezin hobea duela bere oinarri soziala zabaltzeko eremu ez-abertzaleetan, eta horri esker despolitizatzeko. Historian gertatu izan da, eta berriro gerta daiteke. Ni ez naiz zain geldituko, mesfidati, ea Ramon gurea noraino iristen den. Nahiago dut lagundu urrun iris gaitezen.
Erantzunak
Atzeraka baino, aurreraka egingo dugu legegintzaldi honetan?
Nork: asier.2009/06/12 12:08:14.774 GMT+2