Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/11 08:35:17.426 GMT+2

Pulpitorik ez

Asteburuan asaldatu egin ninduen Ana Iribarren jarrerak Legebiltzarrean. Gregorio OrdoƱez senar erahilari oroitarria jartzeko ekitaldian, senperenak eta bi bota zituen. Ibarretxeri esandakoak ez ziren preziso epelak -koldar ere deitu zion-, baina onartezina iruditzen zait esaldi hau: 'ETAren helburu politikoekin bat egiten dutenak, bat datoz garunean tiro jotzearekin'.

Ertz asko ditu esaldiak eta nik toki gutxi. Horregatik bakarrari helduko diot. Gaixorik gaude, eta konplejuz beteta, horrelakoak esateko gai dena mikrofonoaren aurrean eta albistegietan lehen lerroan jartzen dugunok. Pertsona horrek ez du mikroa behar, sikiatra baizik. Oker gabiltza horrelakoei auspoa ematen. Biktimei elkartasuna bai, psikopatei pulpitorik ez.

Nork: mikel.2008/04/11 08:35:17.426 GMT+2
Etiketak: biktimak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak