Goienkaria, 2009.10.09
Iker Muniain du izena eta bat-batean
bihurtu da printze, futbolean lortutako gol bati esker. Hamasei urte
besterik ez duelako, gol goiztiarrenaren marka ezarri du nafar gazteak.
Aparretan dabil egunotan, eta etorkizun distirantena uste zaio nonahi.
Futbolaren oso zale ez –ezta printzeena ere-, haur kirolarien azpimundua gogoratu dut nik, Ikerren harira. Aparretara iritsi direnen iraganak izango ditu lan neketsua eta sakrifizio neurrigabea, nahiz iritsi izanak berak goxatuko ditu horien ajeak. Baina zer esan bidean apurtzen diren panpinez? Ezer erabaki gabe diziplina militarrera kondenatuak izan ondoren, nork itzuliko die denbora galduaren gurpilak zapaldutako umetasuna? Nork azalduko die ziurrenik hobe dela printze ez izatea?
Idatzi artikulu bat