Ez naiz beti bat etorri ezker tradizionalaren diskurtsoarekin zioenean indar faktikoak direla arazo guztien eragile, ilunpean mugitzen den esku beltza, gaindi ezinezko arerioa. Egia da armada, bankuak, eliza eta lobby jakin batzuk eragin handia izan dutela gizartearen bilakaeran, baina ez da gezurra gizarteak berak ere sortu dituela ekimen eraldatzaileak, indar faktikoen interesen kontra.
Baina aspaldian politika mehetzen ari da, antzezpen mediatiko bihurtzen, benetako agintetik urruntzen. Eta indar faktikoak nagusitzen ari dira, ez betikoak baizik berriak, eta ez ilunpean baizik agerian, baina beti bezain gaindiezin. Agintariak txotxongilo ageri dira haien menpe, hiritarrak babesgabe gaude. Non galdu da gure indarra?
Idatzi artikulu bat