Deskalabro dezente eragin du haizeteak Gazeta gure auzoko pinudietan. Batzuk zuztarretik atera, besteak enbor erdi parean apurtu, ale mordoxka ikusten da lurrean barreiatuta. Eta, zer nahi duzue, gaitz erdi zuhaitzak soilik izan balira.
Ze pinu horiek nonahi zeuden, bide ertzean eta auzo erdialdeko guneetan, argindar eta telefono kableak inguratuz. Eta noski, erori direnean bidea moztu dute edo argindar kablea eta hornidura eten. Hainbat bider libratu behar izan da bidea eta bi egun oso egon gara argindarrik gabe. Eta oraintxe botatzen ari diren pinudien ordez oraindik irizpide berdinekin landatzen dira pinu berriak, pixka bat hazten direnean berriro oztopo edo arazo izateko moduan. Noiz arte pinuzaleen diktadura?
Idatzi artikulu bat