Zinegotzi ezagutu genuen Arrasaten gaur Eusko Alkartasunaren idazkari dena, ‘Ametzu’ aitarengandik jasota nonbait politikarako grina. Alderdi trumiltsuan sasoi gogorra egokitu zaio Pellori eta esango nuke txukun baino gehixeago ari dela moldatzen.
Kanpotik ikusita, behintzat, Pelloren EAk dauka une honetan sekulako zentraltasuna: alde batetik Euskaldunan sinatu berri duen ituna Batasuna ohiarekin, eta bestetik duela aste batzuk Nafarroan sinatu zuena Aralarrekin. Pentsatzekoa da borroka armatua desagertuta hiru hanka horien bueltan eratuko litzatekeela independentzia-zaleen esparrua, eta beste biren artean zubi lanetarako primeran kokatuta legoke EA. Azken hauteskundeen ondoren erdi hiltzat eman genuen alderdiarentzat, ez da gutxi.
Idatzi artikulu bat