Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/08 07:57:46.655 GMT+1

Patxikontra

Oraindik hilabete falta da botoa emateko. Baina dagoeneko badakigu: ez dira aukera guztiak eskura egongo. Estatuen makinak oso ahaltsuak dira eta, behin norabidea hartuta, samur zapaltzen dute parean tokatzen den oro. Polizia eta epaileak elkar hartuta jartzen direnean, legeak, agintea eta iritzi publikoa alde dituztela, ez dago ez arrazoi eta ez eskubide. Iñigo Iruini entzun diot asteon: ‘Erabakiak hartuta daude, formalidadeak betetzea besterik ez da gelditzen’.

Tenplez jokatu zalea naiz, gogoko dut gaien alde biak kontuan hartzea, saiatzen naiz begibakar ez izaten. Baina egoera honetan Patxikontra hasi zait esnatzen barruan, haserrea argi erakusteko gomendioarekin, aukera dagoenean. Eta ez dakit, hilabete falta da botoa emateko…

Nork: mikel.2008/02/08 07:57:46.655 GMT+1
Etiketak: hauteskunde | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Mikel:

Haserre baina tenplez, ez da aldarterik txarrena egoerari aurre egiteko.

AurreraMarik eskertuko dau Patxikontraren ahalegina. Bietatik beharko dogu.

Nork: Julen.2008/02/10 18:02:28.079 GMT+1

Ni hirekin ados. Pasatuko zioat enkargua Patxikontrari.

Nork: mikel.2008/02/10 19:34:53.762 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak