Ehun urte bete berritan hil da Patxi Aranzabal angiozartarra, Aguletako maiorazkoa. Anaia zuen Felix, soinujole itsu ospetsua; baita Julian ere, nire aitaginarreba. Iraganetik iraun duen gizona zen, desagertuz doan mundu baten azken aleetakoa.
Azkar ari da bilakatzen dena, azkarregi. Duela 50 urte gizarte pobrea ginen, eta baserriek hornitzen zituzten jaki urriak. Horrela, maiorazkoei bazegokien gizartean toki on samarra, eta Patxiri nabari uste nion horren harrotasuna. Egun, aberats bizi gara, beti aberats izan bagina lez. Oso atzean gelditu dira ez hain aspaldiko eskasiak, iduri du uko egin nahi diogula oraintsu arte izan garenari. Seguruenik ez da ona.
Aste honetan hil da Patxi, baina ze urrun dagoen bere garaia.
Erantzunak
Nork: A. MIranda.2008/08/06 20:10:25.320 GMT+2