Mundumira jaialdia ezagutzen dugu Debagoienean, munduko kultur adierazpenak gureekin uztartzen dituen ekimen ibiltaria. Eta arrakasta erdietsi du, behar dugulako etxeko leihoak ireki mundua ezagutzeko; garaia arnastu, ikuspegia osatu eta izaera aberasteko.
Beste aldera, neurri berean behar dugu etxekoa ezagutu, mundumira bezainbeste etxemira ibili; iraganaz jabetu eta nortasuna sendotu munduan suelto ibiltzeko, izaeraren txapela buruan. Horretara dator asteburu honetan Bergarara beste jaialdi bat, Orhipean izenekoa. Durangoko Landakon egin zenean ikusi nuen eta bikaina iruditu zitzaidan, euskal unibertsoaren erakusle aberasgarria, iragan gaurkotuaren plaza atsegina. Ondo pasatzeko aukera, burua janzten dugun bitartean.
Idatzi artikulu bat