Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/11 07:42:35.799 GMT+2

Ordizia

Urteko feria handian izan naiz asteon. Gazta lehiaketak hartzen du toki nagusia, areago aurten Mausitxa elgoibartarrak hirugarrenez irabazi duenean. Lorpen horrekin bereganatu du historian lehen aldiz Kutxaren urrezko saria, hamar urteko epean hiru bider txapeldun denari.

Sariak egoten dira fruitu eta barazki onenentzat, baita ganadu ederren edota buru bikainenarentzat. Baina sari mediatikoen atzean mundu oso bat ikus daiteke Ordizian astero, eta bereziki urtean behin. Lehen sektore bat, zailtasunen artean iraun nahian. Badaki behar direla ustiapen iraungarriak, produktu kalitatezkoak, prezio duinak eta merkatu leialak. Eta falta duela profesionaltasun koska bat, batasun koska bi eta merkatuak irabazteko hiru koska. Beraz, animo!

Nork: mikel.2009/09/11 07:42:35.799 GMT+2
Etiketak: mausitxa sektorea lehen | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Normala iriditzen zait KUTXAko "langilea" izanda korporatibismo pixkat egin eta erakundearen urrezko izena zabaltzearena baina, zer iritzi duzu KUTXAk gazta erdiaren lehian azkeneraino lehiatu eta 12.000 eurotaraino eskaini izanaz? Niri pertsonalki urrezko hankasartzea iruditzen zait eta lehen erabaki bezala erakunde horretan dudan diru apurra ateratzea noa. 12000euro horiek gosez dauden besteren bazuk hobeto jasoko luketela uste dut eta KUTXAk hobeto luke gizarte ekintzaz gutxiago hitzegin eta...

Nork: Iosu.2009/09/11 12:37:51.030 GMT+2

Trankazoaz nabil eta pare bat egunez ez dut ordenagailua piztu. Eta berandu erantzungo diot Josuri, barkatu.

Ordiziako enkantean bertan txistuak entzun nituen eta badakit gure asmoa ez zela ondo bete. Enkanteari hauspoa eman nahi genion, iaz oso behean gelditu ondoren, jakinda lortutako dirua nagusien egoitzarako doala. Baina beste norbaitek interes handiagoa zuen eta hori nagusitu zen. Errapasatu ditugu akatsak, hurrengoan ez egiteko. Eta hala ere, iazko 6.400 €ak ia bikoitzu egin dira aurten, egoitzaren mesedetan. Ez dira agian munduko gosetuenak izango baina seguru etzaiela dirua gaizki etorriko.

Horraino nik esan beharrekoak. Azken kuriositate bat, Josu: zergatik langile komatxo artean?

Nork: mikel.2009/09/13 10:39:37.577 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak