Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/22 18:05:52.870 GMT+1

Obamania

Hasieran aitortuko dut: neu ere harrapatu nau Barack Obamaren aldeko uhin indartsuak. Duela pare bat urte erreparatu nion, eta gustatu zitzaidan zioena, eta hori bezainbat esateko moldea. Kanpainan sartu zenean ilusioa piztu zidan fedea baino gehiago, hain seguru ageri zen-eta Hillary Clinton. Baina aurkaria harrapatu eta pasatu egin du, eta uste dut aukera serioa duela afro-amerikarrak.

Gurean kexatu da bat baino gehiago, larregi begiratzen ari garelako EEBBetara. Egia da urrutiko intxaurrena – edo metropoliaren kolonizazioa, nahiago bada- baina ez da gezurra han nork agindu, aldatu egiten dela gu denon bizimodua. Obamaren kasuan, gainera, iruditzen zait mezu berria dakarrela, oihartzun luzekoa, aro hobe bat abiatu lezakeena.

Nork: mikel.2008/02/22 18:05:52.870 GMT+1
Etiketak: eebb clinton obama | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak