Alde askotatik ikus daiteke Madrilgo atentatuaren eragina, mota askotako ondorioak izango baititu. Niri oso larria iruditzen zait bat: hurrengo udal hauteskundeetan ezingo da normaltasuna berreskuratu.
Udal zalea naiz, autogestioa maite dudan aldetik. Hurbileko aginte guneak dira niretzat garrantzitsuenak eguneroko bizitzan, horiek behar lukete izan hiritarren zerbitzurako tresna eraginkor. Aldiz, udalak gogotik ari dira ordaintzen gatazkaren konponezina. Besteak beste, udaletan ez dago ordezkatuta alderdi bat eta, beraz, besteen emaitzak puztuta daude. Horrek giroa zatartzen du, eta udalen eginkizuna aldrebesten. Ur sakonagotan sartu barik...
Beste lau urte udaletan berdin jarraituko al dugu? Kalte galanta litzateke.
Erantzunak
Nork: Isis.2007/01/11 22:30:58.800 GMT+1
www.blogak.com/isis
Eskuzabaltasuna falta da; hori balego, ausardia eta aziertoa etorriko lirateke.
Nork: mikel.2007/01/14 13:29:17.325 GMT+1