Hilabete batzuk eman ditut Debagoienak kultur eta gizarte arloan dituen aukerak aztertzen. Herriz herri baino goragoko mailan, hiriburuetan aurki daitekeen zenbait eskaintzaren pare.
Aukera onak daude: arte erakusketa, goi mailako musika klasikoa, literatura, gazteen aisialdia… Posible da lankidetza sareak eraiki eta aukera horiek gauzatzea, modu sistematikoan. Egingarri da maila oneko eskaintza egonkortzea, gastu neurrigabean sartu barik.
Ezinbesteko baldintza da, ordea, Debagoienak horretan sinestea eta prestatzea eskaintza hori gauzatzeko: egitura egokia Mankomunitatean, solaskidetza bakarra ibarrean, aurrekontu nahikoa, harremanen lanketa etengabea… Etor daitekeenaren zain egon barik, ekar daitekeena ekartzeko.
Idatzi artikulu bat