Oraingoan, kapitalismoak inoiz baino ageriago erakutsi ditu bere miseriak munduaren aurrean: merkatuak ez du bere burua kontrolatzen, kapitalaren jabeek jare egin diote kudeaketari eta ordezko kudeatzaileak beren poltsikorako aritu dira, inork ez daki kaos honetatik irteten…
Kapitalismoa hankaz gora eta… non da ezkerra? Nekez pentsa zitekeen egoera aproposagorik beste mundu bat amesten dutenentzat, eredu dominatzaileak porrot egin duen honako hau baino. Hau zen momentua, bat izatekotan, proposamen berriak saltzeko. Eta, gezurra badirudi ere, Obama ikusten dut oraintxe ezkertiarren: dirudunei zergak igo eta pobreei jaitsi, goi zuzendariei soldatak mugatu, osasun publikoa bultzatu, energia berriztagarriak, bio-ikerkuntza…
Erantzunak
Ba... noraezean batzuk, eta aulkiari ederto itsatsita beste batzuk (gehienak). Azken hauei ez eskatu alternatibarik edo arriskurik hartzeko ahaleginik. Alta-politikan dabiltzanen soldata mardulak, bazkari oparoak eta aldian-aldiko "elkartasuneko bidaiak" aurkitu dituzte eta. Gainera, hara non, eskuineko ordezkariak jende atsegina, garbia eta ondo jantzitakoa izaki, zertan ibili behar dute ezkerreko langile, euskaltzale, feminista eta bestelako matrakoso zorriztoen artean ba?
Ezkerra? Ezkorra...
Nork: Baeteuanba!.2009/04/17 12:43:05.479 GMT+2
Agian, ezkerraren tokia etzagok aginte postuetan baizik eta sarean eta kalean, ideia eta balore berriak bultzatzen gizarteak bere egin ditzan, agintariengan eragiteraino. Eredu nekagarria eta esker txarrekoa, inondik ere. Baina agian, agian, ohiko tranpetatik libratzeko modu bakarra.
Nork: mikel.2009/04/18 08:13:24.564 GMT+2