Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/23 08:01:01.248 GMT+2

Nola aldatzen diren gauzak?

Atzoko Pais egunkariak inkesta zekarren Catalunyako hauteskundeei buruz. Duela hiru urtekoen aldean, apenas aldaketarik. Gertatu direnak gertatu eta gero! Gogora dezagun.

CiUk atera zuen parlamentari gehien, baina hirukoitzak hartu  Generalitat-eko gobernua. Nahi zuten ezkerreko politika saio bat egin eta, bereziki, 23 urtez gobernuan zegoen CiU oposiziora bidali. Hitzarmen zehatza sinatu zuten, lehen tokian jarrita Estatut berriaren aldarrikapena.

Gero etorri ziren Carod eta Maragallen aitzakiak, Madrilgo hedabideetan gurutziltzatuak izateko; Estatut-aren negoziazio zaila eta edukien mardultasuna; Mas-en eta Zapateroren maltzurkeria, eduki horiek uretan mehetzeko; azkenik, ERCren zaputza, gobernua utzi beharra eta hauteskundeak aurreratzea. Zalaparta arteko strip-teaseak, bata bestearen ondoren.

Hori guztia ikusita, ulertuko nukeen abstentzio oso altua, aporai! esanda. Edo Mas nagusitzea listoena delako, Carod inozoena, Montilla madrildarrena, Saura saiatuena edo Piqué bera jasanezinena delako. Baina, lehengo egoera bera errepikatzea!

Atzo, bazkalondoko tertulian,  ibili genuen egunkariekiko leialtasunaren kontua, ze zaila den jendeak egunkariz aldatzea, bere pentsamoldearen kontrakoa izan arren.

Biak lotuta, ondorioa: itxuraz moderno, baina ze kontserbadore den jendarte hau, bizi garena!



Nork: mikel.2006/10/23 08:01:01.248 GMT+2
Etiketak: euskalerrietakoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egunkariarena egunero ikusten dut nire lankideen artean. Gehienak  "progreak", baina,  ia denak  gipuzkoako egunkari nagusia besopean ,  eta askotan espainiako hiriburuko kirol egunkari nagusia ondoan.

Kristoren Pasioko ollarra baino kontserbadoreagoak gara.

Nork: A.Miranda.2006/10/23 22:33:05.752 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak