Orain baino lehen ere esana dut: Ormaiztegin jaio eta Elorrion bizi naizen arren, debagoiendarra naiz. Bere akats guztiekin, harrapatuta nauka eskualde honen izaerak.
Aitortu behar dut, hala ere, ez direla nire itxaropen guztiak betetzen ari. Potentzialtasun izugarria ikusten diot Debagoienari, baina sarri nagusitzen dira ahuleziak eta ajeak, egingarri dirudiena ezinezko bihurtzeraino.
Une honetan bi zarata iristen zaizkit
Kanpazarren alde horretatik. Batek dio eskualdearen ideiak bultzada handia jaso
lezakeela hurrengo urteetan, auto-eraketan oinarritutako asmo integral batekin.
Besteak, aldiz, hainbat harreman usteltzen ari dela berez elkarlanean jardun
beharko luketen erakunde eta eragileren artean. Zer nagusituko da?
Erantzunak
Nork: Josu.2009/04/09 10:44:01.635 GMT+2
Aurkezpen pribatu bat egin ziguten duela aste batzuk 70 pertsona ingururi. Beraz, ez da publiko baina ez da sekretu ere.
MUren ingurutik abiatu da eta kooperatibetan ari da indar hartzen. Helburua da, asko laburtuta, esparru pribatu kapitalista eta esparru publiko burokratikoaz gain indartzea hirugarren esparru bat, gizartea bera auto-eratuz. Hiru erpin eta hiru hanka, oreka egokirako. (Bahekien zaldiek lotarako laugarren hanka altxa egiten dutela, oreka lortzeko?)
Debagoienean dagoen ekimen auto-eratuen dentsitatea oinarri hartuta, eskualdeko gizarte osoari hedatzeko moldeak eta palankak sortu nahi dira. Horraino uste diat esan dezakedala, inoren konfiantza zapuztu gabe.
Nork: mikel.2009/04/10 11:02:31.619 GMT+2
Beste euskaldetan bizi garenok (Goierrin esaterako) inbidiaz ikusten ditugu honelako ekimenak eta beti pentsatu izan dut fisikoki hain gertu egonik eta proiektu kooperatiboak ere egonda (Kooperatiba industrialak, Ikastolak...) nola ez den mamitu mugimendu indartsu eta sakonagorik.
Nork: Josu.2009/04/10 11:41:25.812 GMT+2