Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/11/05 08:16:52.642 GMT+1

Negu atarian

Goienkaria 2010.11.05

Udagoieneko ordu aldaketarekin ilundu egiten zait aldartea. Are gehiago eguraldi traketsarekin tokatzen bada, asteon bezala. Zuhaitzek diote, koloreen hizkuntzan, uda ondoko aroan gaudela eta oraindik etortzekoak direla San Martinetako hego haizeak, txerri kurrinkak eta azken larrosak. Mahastiak ere aurtengo oporraldia eman digu, urte berriko kimaketa hasi arte. 

Bainan ez. Bapatean ez dago arratsalderik, etxe barrua hoztu egin da eta negua heldu da, San Simon eta San Juda. Ez nuen asko uste, baserritartu nintzenean, halako tokia hartuko zuenik naturak nire bizitzan, aldartean eragiterainokoa. Baina, pentsatzen jarrita, horixe bera dut orain kontsolamendu: alegia, Santalutzitan seguru hasiko dela arratsaldea berriro luzatzen.

Posdata. Iñakiren komentarioa dela-eta, hemen oraintxe ateratako argazkia.

Nork: mikel.2010/11/05 08:16:52.642 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Niri ere iluntzen zait aldartea. Baina iluntasun horretan arbolek argia jartzen didate zuk esandako koloreen hizkuntza horren bidez. Bi, hiru aste iraungo du erakustaldiak baina ...

Mahastia ederra egongo ba!

Nork: Iñaki.2010/11/05 09:26:28.880 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak