Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/03/19 07:50:05.292 GMT+1

Nafarroa Espainia da!

Oker ibil naiteke, gurariak eraginda. Baina, susmoa hartzen dut larunbateko manifak gure Miguelicok nahi zuen eraginaren aldrebesekoa izan lezakeela, epe ertainera. Nola oso kaltegarria izan zen beste aldekoontzat 1977ko Askatsunaren Ibilaldiaren amaiera.

Han nintzelako idatzi nuen: ikurrina artean, jende oldea sartu zen Baskongadetatik, Nafarroa Euskadi da! ozen oihukatuz. Oraindik ordaintzen ari gara akats hura.

Larunbatean, ordea, nafartasunaren defentsa sutsua egin baino Nafarroa Espainia da! aldarrikatu zen. Akabo lo que decidan los navarros, eta antzeko eufemismoak. Espainiar anexionismo gordina manifestatu zen Iruñean, fatxak eta guzti.

Nahi nuke Alliren irakurketa entzun, oraingo honi buruz.

Nork: mikel.2007/03/19 07:50:05.292 GMT+1
Etiketak: euskalerriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak