Astea eskaini berri dio Arrasatek mugikortasun iraunkorrari. Ez da txarra, ez badigu ahantzarazten aspaldian norabide horretan egin diren atzerapausoak. Esaterako, neroni ibili nintzen duela 15 bat urte gerora AP1 izango zena eztabaidatzeko gune parte-hartzaileetan bidegorria defendatzen. Europa aurreratuenean bezala, autoentzat errepide azkarra egiten den aldiro ondoan oinezkoentzat eta bizikletentzat bidea egitea eskatu genuen arrakastaz. Bide azkar eta ordainduzkoa hor dago, bide lasai eta doanekoa ez.
Sasoi bertsukoa da tranbiaren asmoa ibarrean, mugikortasun arrazoizkoa bultzatzeko metro baten antzera. Ba hau ere izoztuta dago eta ezin dut ulertu zergatia. Horregatik diot: kontzientziazio asteak bale, ekintzak nahiago.
Idatzi artikulu bat