Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/19 23:32:46.570 GMT+2

Mihia luzatzen

Goienkaria, 2007.04.20

Arrasateko udala egon daiteke harro, langileak hautatzeko duen sistemaz. Duela ez asko, BAZ arreta zentrorako lantalde berria hartu zuen eta Mihiluze telebista saioko bikote listoena zegoen tartean. Inoizko saririk handiena irabazi berri dute, 20.000 eurotik gora. Zorionak, IƱaki eta Ane.

Baita saioa egiten duten guztiei. Astean behingoan gustuko nuen, eta beldurtu egin nintzen eguneroko jarri zutenean, saioa mehetu eta formula erreko zutelakoan. Baina, asmatu egin dute. Hizkuntza jolas tresna bihurtzea oso formula ona da hiztunak atxikitzeko, eta poza ematen du maparen edonongo jolaskide jantziak ikustea.

Oro ez da urre, bada itzalik. Hala ere, saio hau euskararen osasun sintoma da, soberan ez ditugun horietakoa.

Nork: mikel.2007/04/19 23:32:46.570 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak