Arrasateko estatu kolpeak eraman du Mankomunitatea hedabideetako izenburuetara. Ez da broma udalaren ordezkari guztiak aldatzea eta, are gutxiago, Mankomunitateko lehendakaria elkargunetik kanporatzea.
Dena den, aldaketa horrek eragin badu zarata handia, niri beste gai batek eragin dit kezka. Debagoiena dago une erabakigarrian, Lurralde Zatiko Plana gauzatzeko orduan, autopistaren eragina bere alde jartzeko premian, etorkizunari buruzko kinka larrian. Eta Mankomunitatearen hilean behingo azken batzarrean puntu bat izan zen txakurtegi zerbitzua jartzea.
Hain aurreratuta daude lan garrantzizkoak? Ala, besterik barik, ez dago ganorarik? Beste modu bateko funtzionamendua behar da Mankomunitatean. Hauteskunde ondoren, agian?
Idatzi artikulu bat