Goiko aldea amaitu ezkero, hamaiketakoa zain zegoen!
Hamaiketakoarekin indartuta, beheko mahastia pispas batu genuen eta, behin kamioia kargatuta, bazkaltzeko prantatu ginen. Berrogei lagun kontatu nituen mahai bueltan, uste baino batzuk gehiago; eta, hala ere, denentzat iritsi zen jana eta sobran izan genuen edana. Handik aurrera, Irizar-Beristain adarrak jarri zuen juergasmoa, eta fandangoak tartekatuz dultzemeneoarekin, erromeria zoragarria egin genuen.
Goizez lana, arratsaldez jarana!
Gustora egon zen jendea. Hain gustora, azkenak gauerdia pasata joan zirela. Larunbatean, mahatsa bakarrik egon zen triste Esteñibarren.
Idatzi artikulu bat