Batu dugu aurtengo mahatsa. Pilarika egunez, gurean inoiz baino beranduago. Irailak ez ditu ekarri bere ohiko hego-haize eta eguzkiak, eta mahatsa heldu ezinda ibili da. Tomatea bera, noiz jan da aurten baserrietan? Hortik atera kontuak.
Bestela ere, urte zaila izan da, gorrinak hainbat eraso jo ditu eta, batean ez bazen bestean, inor gutxi libratu da batere barik. Azken orduan botritisa ere ez da ibili oso urrun, eta honi ezin zaio aurre egin, azken txanpan ezin baita botikarik erabili. Katastrofeak aparte: OƱatiko Upainen, esaterako, iraila amaieran txingorra izan zuten, kalte dezentearekin.
Hala eta guzti, EsteƱibarren uzta ona izan dugu: 8.400 kilo. Eta, ohi bezala, lehenbizi lana eta gero jarana. Egun ederra, inondik ere.
Erantzunak
Nork: Imamon.2007/10/20 23:46:56.383 GMT+2
www.klikbikoitza.eu