Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/10/14 07:39:08.173 GMT+2

Mahats ederra

Goienkaria, 2009.10.16

Larunbatean bildu genuen aurtengo mahats uzta. Luzatu egin da heltze-sasoia, uda lehor/beroak besterik pentsarazten bazuen ere. Mahatsa ugari datorrenean ohikoa da berandutzea, mahats kargaren nekeak eraginda; aparte, iraileko euriteak eten egin zuen heltze-prozesua. Baina iritsi zen eguna eta txiripak eguraldi ezin hobea oparitu zigun lanerako.

Aurten ia 8.300 kilo mahats bildu dugu, eta hirugarrenez gainditu dugu 8 tonen maila. Emaitza oso ona da hektarea bakarrean eta 2.300 landarekin lortzeko. Lan erditan biltzaileak harrotu ere egin ziren -mahats ederra esku artean- eta trabes ausartak entzun ziren, baina ez da errekorrik izan. Hori bai, inoizko mahatsik sanoena eta helduena eraman genuen upategira. Ederra benetan.

Nork: mikel.2009/10/14 07:39:08.173 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Pozten  naiz  mahats ederra izateaz.

Batzen gengozala, behitzat, itxura ona zeukan.

Ea datorren urtean errekorra lortzen dugun.

Zorionak

Nork: Iñaki.2009/10/16 09:09:49.903 GMT+2

Apa, Iñaki!

Nik uste oraindik badagoela 9.000 kilora inguratu eta errekorra egiterik. Baina gero eta gehiago kalitatea da helburu nagusia eta hori gehienetan ez dator bat kantitatearekin. Deitura handietan ohikoa da uztaila/abuztuan mahatsa miaztea, luku dezente kenduz. Ikusi egin behar.

Inork kenduko ez diguna da egun hori umorez eta festa giroan pasatzea, hori ziur.

Mila esker.

Nork: mikel.2009/10/16 10:07:13.174 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak