Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/08 07:46:56.386 GMT+2

Lopez jauna

Hitz horiekin eman zuen botoa Antonio Basagoitik, Patxi Lopez lehendakari izan zedin. Ibarretxe jauna entzun genuen aurretik, eta Lopezen aldeko batzuk ere bildu egin ziren euskal formulara. Ez genuke gutxietsi behar euskarak duen indar hori, hainbat esparru sinbolikotan gutxieneko presentzia lortzeko.

Doana ez zen elebiduna, baina elebakarrago dator gobernu berria. Hala ere, oraingoan Patxi Lopez erosoago ikusi dut euskaraz irakurtzen aurrekoetan baino, eskolak hartzen ari omen da gogor. Jakinda agintea hartzeak eragin berezia duela politikariengan, hori izan daiteke euskara ikas dezaten arma sekretua. Pasa daitezela guztiak aginte goreneko postuetatik, eta itzul daitezela etxera elebidun. Ibarretxerekin balio izan du.

Nork: mikel.2009/05/08 07:46:56.386 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Mikel!
Prezio garestiegia iruditzen zait.
Hala ere, egoera honetan positiboa den zerbait ikusteko ahalegin modura ez dago txarto. Ibarretxek lortutakoaren erdia lortzen badu gaitzerdi!!
Eta bai, lehenbaitlehen itzul dadila/daitezela etxera gizarte honek gobernuan egoteko zilegitasuna eman arte.
Ondo segi.

Nork: IƱaki.2009/05/08 12:28:18.058 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak