Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/09 08:09:00.761 GMT+1

Lopez aulkian

Goienkaria, 2007.11.09

Ibarretxe lehendakariaren auzipetzeari eman zaio garrantzia, eta ulertzen dut. Ibarretxe epaituta Batasunarekin biltzeagatik, komunitate baten ordezkari nagusia aulkian eseraraziko dute bere eginkizun politikoari dagokion gertakari batengatik. Pentsatzekoa da horrek nolako eraso sentimendua piztuko duen gure artean, nolako elkartasun botoa ekar dakiokeen auzipetuari.

Niri, ordea, Lopez aulkian ikustea iruditzen zait esanguratsuago. Espainiako alderdi sozialista, artean oposizioan zegoela, legea bortxatzeko ariketan hasi zenean gobernu popularrarekin asmakizun arriskutsuetan, onartuko zuketen Ibarretxe epaitzeraino iristea. Baina Lopez bera kolpatzea gehiegi da haientzat ere, imajinatzen dut argi gorriren bat piztuko zitzaiela.

Nork: mikel.2007/11/09 08:09:00.761 GMT+1
Etiketak: goienkaria euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak