Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/29 08:06:21.349 GMT+2

Lehengo lepotik

Bazirudien 18/98 sumarioan zigorrak jaitsita eta gehiegikeria batzuk konponduta sententzia berriak bazuela onetik. Ordu gutxi eta Rubalcabaren poza aski izan dira jabetu gintezen sententzia honek funtsean errotu eta sendotu egiten duela terrorismoaren inguruan dena delitu denaren hipotesia. Eta onartzen zigorra oinarritu daitekeela soilik poliziaren txostenetan.

Beldurra eragiten du ezaugarri horiek dituen justizia sistemak. Behin etika eta kalitatearen balazta kendu eta justizia maldan behera abiatuta, ez dago gurdi hori gobernatuko duen amaren semerik. Galde diezaiotela bestela Garzon epaileari: berak asmatu zuen itsasten den delitu-txiklea eta gurdiari balazta kendu. Bueltan-bueltan, gurdia gainera etorri zaion arte.

Nork: mikel.2009/05/29 08:06:21.349 GMT+2
Etiketak: egin justizia 98 18 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak