Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/21 06:34:57.435 GMT+1

Lehen aldiz kale

2000. urtean jaio zen GOIENKARIA, udazkenean. Eta handik lasterrera proposatu zidaten azken orriko zutabea idaztea astero, hasieran luzeago, gero laburrago. Beraz, izango dira zortzi bat urte honetan ari naizela, astea joan eta astea etorri.

Eta joan den astean egin dut lehen aldiz kale. Orain baino lehen izan dira azken-azken orduan idatzitako zutabeak, Iruñerriko errotatiban alea sartzeko unean zalapartaka erdituak. Baina beti iritsi izan naiz. Orain arte.

Sanjose jaiarekin despistatu nintzen. Asteazken iluntzean idatzi nuen zutabea, beste askotan bezala, eta bidaltzerakoan aurkitu nituen eskaera mezuak, orduak pasa ahala gero eta larriagoak. Telefonoan ere aurkitu nituen gero arrastoak, baina horiei kasu egiteko betarik ez nuen izan oraindik garaia zenean, laneko zurrunbiloaren erruz. Kontua zen jaiarengatik alearen kaleratzea aurreratu egin behar izan zutela bezperara. Eta zutabea ordu batzuk berandu iritsi zitzaien..

Gera bedi jasoa bekatuaren aitorpena eta barkamen nahia. Datorren egubakoitzean, ohi bezala.

Nork: mikel.2010/03/21 06:34:57.435 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak