Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/02 07:58:27.627 GMT+2

Lander ETB2an

Historia  humanoa iragarri zuen Teleberriko aurkezleak. Eta irudietan ikusi genuen Lander, hiru urteko mutikoa, ikastolan sartzen  ikasturte hasieran. Ohikoa izan zitekeen, baina zerbaitek bereizi egiten zuen historia: Lander itsua da. Eta, bizpahiru minutuz, bere aitak, andereƱoak eta irakasle bereziak azaldu zuten Lander normaltasunera hurbiltzeko egiten ari ziren ahalegina. Humanoa, polita.

Akats bakarra: Lander Elorrioko ikastolan dabil eta bai bera, bere aita, andereƱoa eta irakasle berezia, guztiak dira euskaldun petoak. Baina Euskal Telebistan gaztelaniaz hitzegin behar izan zuten guztiek, historia humanoa ikusle guztiei iritsiko bazitzaien.

Non gelditu da ETB2ren eginkizuna, erdaldunak euskarara hurbiltzeko? Zergatik ezkutatzen du erdal kateak euskara badenik ere? Nolatan ez erakutsi, historia humanoak tarteko, badela euskaraz normal bizi den jendea, eta batzuetan jarrera eredugarriak ere izan ditzakeela?

Zergatik egin lezake edozein telebistetan Maragallek katalanez, eta Landerren aitak egin behar du ETB2an gaztelaniaz?


Nork: mikel.2006/10/02 07:58:27.627 GMT+2
Etiketak: euskalherrietakoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak