Ekonomia sailburuak adierazpen ilunak egin ditu asteon: diru sarreren beherakada, aurrekontuak murriztu beharra, aldi luzerako defizita… Eta aurreko Jaurlaritzari leporatu dizkio hainbat akats.
Aurkitu duten egoerari buruz esandakoak eztabaidagarriak dira, ez baitzituen alferrik babestu alderdi sozialistak indarrean dauden aurrekontuak. Aurten defizita ezinbestean ekidin beharra ere ez dut ondo ulertzen; ohikoa da horrelakoetan zorpetzea, familiak bezala erakundeak. Eta argia noiz hasiko den, horixe da argi ez dagoen kontua. Eta, beraz, sailburuarena iritzi bat da, besterik barik. Agerraldi honi zantzua hartu diot arinkeriarena, asmo eta neurri zehatzagoak eskatu beharko dizkiogu Agirreri, lehen ehun egunak betetzen dituenean.
Erantzunak
madril eta gasteizeko sozialistei, neurri hausnartu, arrazoitu eta inpopularrak hartzeko gaitasunik ez diet ikusten. lidergoa, nolabait. aurpegi latza behar da gero auto salmentak subsidiatu eta aste gutxitara, erregaiaren gaineko zerga igo eta ekologia ahotan hartzeko...
Nork: Joseba.2009/06/19 23:21:15.944 GMT+2