Goienkaria, 2008.05.30
Ohituta geunden EMECECE esaten, eta Debagoienean zaila egiten da Mondragon izenarekin hori ordezkatzea. Beraz, zilegi bekit korporazio hitza erabiltzea, zuek jakin dezazuen zertaz ari naizen.
Hain zuzen, albiste izan da kooperatiba taldea bi kidek alde egitea hautatu dutelako. Ez naiz sartuko joan direnen arrazoietan, eta edozein kasutan zorte ona opa diet. Baina, denon hobe beharrez, bai eskatuko nioke korporazioari indartu dezala bere lidergoa, behar direnean har ditzala erabaki zailak ere, eta izan dadila taldearen gidari sendoa. Entzuna baitut –barrukoen ahotik- badituela ahulezia horiek korporazioak. Ezin izan diezaioten esan, taldetik doazenek, Facundo Cabralek zioen hura: ‘Ez da ni banoala, baizik zu gelditzen zarela’.
Erantzunak
Aupa Mikel, aspaldiko!
Asko gustau jat Facundo Cabralen esaldi hori, egoera askotan bateri baino gehiagori esateko modukoa.
Zelan zabilze?
Besarkada handi bat!
Olaia
Nork: olaia.2008/05/30 10:05:29.519 GMT+2
Olaia, hau sorpresa atsegina! Amatasunaren plazer eta nekeetan murgilduta ematen zintudan eta hara non agertzen zaren. Poz handia hartu dut.
Facundo Cabral oso presente egon zen nire nerabezaroan. Rapsoda-rapero bat zen, kantatu apenas baina zer eta zelan errezitatzen zuen! Bere esaldi orijinala -bikote baten banaketa-historioaren baitan- hauxe zen: No soy yo el que se va, sino tú la que se queda'. Eta bai, uste dut erabil daitekeela ausardia eta eraldaketa goraipatzeko, eta irmotasunez janzten den beldur kontserbadorea agerian uzteko.
Bide batez..., zuen umiak ez dau Esteñibar esagutzen!
Nork: mikel.2008/06/01 19:21:21.716 GMT+2