Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/19 08:26:33.700 GMT+1

Kolpez kolpe

Bigarren kolpea jo du Danbaka lehiaketak. Aurtengo finaleko hiru taldeak oso ezberdinak ziren elkarren artean, aurrekoan baino alde handiagoekin. Amaitu ziren garai uniformeak, askatasunean libre dabiltza musikariak, entzuleon onerako.

Irabazlea, Aby-Kem, oso indartsu ikusi nuen. Entzutea, beste gauza bat da: musika gogorra eta dezibelio gehiegi, nire belarriak ez du ezer igartzen. Belceblues, onak eta klasikoegiak. Blues klasikoko taldeak ingelesez, satsa lez daude munduan. Euskaraz egin beharko lukete, balio erantsia izateko. Malenkonia iruditu zitzaidan talderik interesgarriena baina, nire belarriaren arabera, desafinatu egin zuten.

Antolaketa, bikaina. Jendetza, itzela. Debagoienak harritu egiten nau, oraindik ere.

Nork: mikel.2007/01/19 08:26:33.700 GMT+1
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak