Otsailean zuhaitz bat loratzen bada, bi aste segidan egoten bada ateri, edo hego haizeak termometroak goian jarri ezkero, berehala ateratzen dugu klima aldaketaren kontua.
Horrek badu irakurketa baikor bat: denboraren eta esanaren poderioz planetaren izorratzaileak –lehen mundutarrak- jabetzen ari gara gure axolagabekeriaren ondorioez. Ez da txarra.
Gehiago dira, ordea, adierazle ezkorrak: hedabideen fribolitatea, gaiak izenburu handitan bi egunez jarri, eta hirugarrenean ahazteko; agintarien ganora eskasa, hiritarroi kontzientziako karga sortu eta benetako neurri estrukturalik ez baitute hartzen; eta gutariko bakoitzaren mendekotasuna, nahi dutenaz eta nahi dutenean kezkatzen gara, eragindako haizeak nondik jotzen duen.
Erantzunak
Nork: Patxi.2007/03/09 14:29:35.147 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Galder.2007/03/11 00:26:40.574 GMT+1
http://www.gaur8.com/bitakorak/hetzordua
Atzo, Bilbon izan nintzen, 18/98+ manifan. Eta erakunde alternatibo bat ikusi nuen manifestua banatzen: itzelezko tamainakoa (dinA3 bikoitza), tarte libre askorekin, paper sendoan eta mila koloretan. Eta erruz banatu ere, bikotekide bakoitzari bere alea. Pasada itzela!
Arazoa da, iruditzen zaigula inprentako faktura -edo uraren, argindarraren eta abarren erreziboa- ordainduta, hor amaitzen dela gure ardura. Nik jarraitzen dut pentsatzen elur bola handiak ekarpen txiki askoren ondorio direla.
Nork: mikel.2007/03/11 08:45:59.241 GMT+1
Nork: ni.2007/03/11 16:38:22.212 GMT+1
Nork: Nik.2007/03/23 02:30:03.286 GMT+1
google.com
Nork: .2010/11/11 16:03:49.360 GMT+1