Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/13 08:27:46.756 GMT+2

Katu berria

Bi katu izan dira gurean denbora luzez: Txuri eta Beltxi. Hau iaz akabatu zen, adinak jota. Txuri bere ama zen, beraz zaharragoa, baina hor dirau bizirik. Erdi itsu, hezurretako minez, beti nekatuta... baina gaztetako apetitu eta mimo-gosearekin!

Dena den, asko iraungo ez duela pentsatuta katu berria oparitu digute: Txato.

Foto1468.

Katakumearen etxesartzea ez da badaezpadakoa izan. Erregina ohituta dago nahierara gobernatzen bere erresuma eta morroiak -gu- eta ez du inongo gogorik iritsi berriarekin posizio hori partekatzeko. Lehen egunetan, eta gure espanturako, mehatxu zarata zatarrak egiten zizkion ikusi orduko, artean amarengandik banatu berria zen kume errukigarriari.

Poliki-poliki, ordea, jarrera bortitz hura mespretxutan bihurtu da. Orain zarata zatarrik ez, baina ezikusiarena egiten dio Txurik Txatori. Egia da txikia jostari eta saltoka hurbitzen zaiola aldiro, eta amama erdi itsua izutu egiten dela datorkion erasoarekin. Baina behintzat dagoeneko ontzi bikoitza eta komuna partekatzen dituzte tentsio artean; eta zain gaude ea noiz etzaten diren ohe berean, horrek ezinbestean ekarriko duelako elkar ukitzea eta behin betiko elkar hartzea.

Bitartean Txatok nirekin ordaintzen ditu bere gabezia afektiboak eta hanka azpian edo fraketan gora dabilt etengabe. Ez da astun suertatzen, Txatok katu baten unerik gozoena bizi baitu: egiten duen guztia da maitagarri.

Baina kontua da jubilatu ondoren gutxien uste nuen lana egokitu zaidala: katu amarena.

Nork: mikel.2011/06/13 08:27:46.756 GMT+2
Etiketak: txato beltxi txuri | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zer izango zen Internet katutxo barik?!

Nork: Luistxo.2011/06/13 09:50:41.534 GMT+2
http://sustatu.com

Txakurren aldean ez ditek fama onik, baina askozaz ere graziosoagoak dituk.

Nork: mikel.2011/06/13 11:12:50.278 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak