Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/12/04 08:00:56.283 GMT+1

Katalunia eta zepiloa

Goienkaria, 2009.12.04

Lehenik, Kataluniak onartzen zuen Estatut berria Espainian defendatuko zuela agindu zien Zapaterok. Katalanek lanak ondo egin eta Parlament-aren %90ak onartutako testua bidali zuten Madrila. Han Alfonso Guerra zeukaten zain Gorteetan zepiloarekin. Eta majo mehetu zen lege proposamena.

Gero, dietari kontra nola egin pentsatzen ari zirela, Artur Mas sofan eseri zen Zapaterorekin eta balizko batasuna apurtu zuten. Akabo ametsa. Hala ere, hondakina erreferendumean bozkatu eta onartu egin zuten katalanek. Ba, oraindik ere gehiago mehetu behar omen da Estatut-a, PPren eta konstituzionalaren ustez. Ez daitezela gero espainiarrak kexatu katalanek alde egin nahi badiete. Espainia horrek mugakoa uxatu besterik ez baitu egiten.

Nork: mikel.2009/12/04 08:00:56.283 GMT+1
Etiketak: estatut | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak