Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/11/03 08:32:57.891 GMT+1

Kalistroak

Arrasateko kultur etxe berria ikusgai dago, berreraikitze lanak amaitu ondoren. Nik aukera izan nuen etxea osorik ikusteko duela aste batzuk eta, aitor dut, txundituta utzi ninduela ikusitakoak. Hango gela handi eta argiak, teilatupe atsegina, hango dotorezia!

Baina nire toki kuttuna kalistroak dira, antzinako klaustroa orain estalia. Lehendik ere, Arrasate Telebista ospitale zaharrean sortu zenean, amets egiten nuen espazio horrekin, estali eta telebistarako plato bihurtuta. Azkenean egin da, eta arte leku nahi luke Udalak. 

Aretoak merezi du goi mailako zirkuituetan sartzea. Eta Debagoiena osoak egin behar luke indar norabide horretan, herrikeriak ahaztuta. Ospe handiko lanak ibarrean ikusi nahi badira, behintzat. 

Nork: mikel.2006/11/03 08:32:57.891 GMT+1
Etiketak: debagoiena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak