Aukera izan nuen Zinemaldiaren asteleheneko saiora joateko, eta Donostia saria Julia Robertsi eman ziotenean ‘han nintzen ni’ esan ahal izateko. Eta ikusitakoak zer pentsa dezente eman dit.
Bat. Egunotan sortzen dena histeria iruditzen zait, bada jendea egunean hiru eta lau filma ikusten dituena, aldiro ilada luzean itxoin ondoren. Bi. Famatuak buru artean ikusteko grina ere ez dut ondo ulertzen, zer eta bere izena builaka esateko. Hiru. Julia bera nahiko petarda ibili omen zen, esan didate ekitaldia ordu erdi berandu bere kasketaz hasi zela. Lau. Filma erabat aspergarria da. Eta bost. Madrilen ‘la princesa del pueblo’ deitzen dioten horrekin asteon antolatu duten zirkoaren ondoan, benetan oso ezberdina iruditzen zaizue Donostiakoa?
Idatzi artikulu bat